|
|
SL-GI 13
|
|
|
|
GALTZADATIK BARRENA SL-Gi 13
Albizturko plazatik abiatuta, haranetik gora joango gara Nekoralde baserriaren parean errepidea utzi arte. Gaztainondo handi baten ondotik basoan barrena sartuko gara, errekaren ondotik jarraituko dugu pista batera atera arte. Pista zeharkatu eta zuzen jarraituko dugu. Berriro basora sartzen bideko harriak ikusiko ditugu. Handik gutxira Bidaniko errepidera aterako gara eta meto batzuk egin eta berriro ere gurdibide bat hartuko dugu, eskuinaldean.
Gure bidea zabaltzen den ehinean aldapatsuagoa bihurtzen da. bi borden aldamenetik pasako gara eta bigarren bidegurutzean eskubitik jaitsiko gara. Pinu landaketa bat pasa eta Añoa mendia inguratuko dugu ezkerretatik putzu batera ateratzeko. Aurreraxeago GR 21 zeharkatu eta Azarolagoikoa eta Azarolabeheko, Alkorta eta Atxisaeta baserrira joango gara. Baserri honetatik PR-Gi 81ekin batera jaitsiko gar belardi eta lenarren artean. Berriro ere GR 21ekin gurutzatzen gara. Hemendik plazara pistatik jaitsiko gara.
|
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
Diputación Foral de Gipuzkoa
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|